“Oso egoera delikatuan gaude”

Konfinamenduaren ondorioz, etxean sartuta daude sopeloztarrak. Berrogeialdiak lau aste bete dituenez, herritarren bizipenak zeintzuk diren partekatzeko elkarrizketen seriea da hau. David Rufián Serviovio/BeOneko langilea da. Harekin hitz egin du SOPELA.NETek eta lagileek duten egoerari buruz hitz egin du. 

Zelan zaudete osasunez?

Ondo, ez dut jaso lankideen aldetik inolako berririk koronabirusaren inguruan. Hala ere, psikologikoki nahiko makal daude langileak, bai konfinamenduagatik eta baita kaleratzeenkezka ekonomikoagatik ere.

ERTE bate egin dizuete, zer suposatu du horrek?

ERTEa martxoak 14an sartu zen indarrean. Ezinbestejo kausarengatik tramitatua izan da, administrazio-isiltasunaz. Horren ondorioz, baimendu da langile guztien kontratuen etetea zuzendariarena izan ezik. Hari, murriztu egin diote jardunaldia. Beraz, lantaldearentzat kolpe izugarria izan da ekonimikoki. Honi gainera, gehitu behar zaio aurretik geneukan lan-hitzarmen prekario eta iraungia. 

Zein egoeratan zaudete orain?

ERTEan sartu garenez eta SEPEan (Espainiar Estatuko enplegu-zerbitzu publikoan) metaketa handia dagoenez, oso egoera delikatuan gaude. Martxoan ez dugu kobratu. Beraz, BeOne enpresatik, martxotik 13 egun kobratu ditugu. Besterik ez. Ziurgabetasuna handia da, %70 murriztu direlako gure soldatak eta ez dakigulako noiz bueltatu ahalko garen gure lanpostura. Ez baitago argi nola eragingo dion honek gure sektoreari. 

Berriren bat badaukazue?

Soldata murrizketaren egoeraren ondorioz, eskaera bat egin genien bai BeOne enpresari eta baita udaletxeari ere, enpresaren kontratatzailea baita. Eskatu genien administrazioaren bidetik jo zezatela konpentsazio bat izan genezan. Izan ere, kontratazio publikoaren legeak onartu egiten du bide hori hartzea. Orain arte ez dugu inolako erantzunik jaso. 

Alarma egoera jarri aurretik, greba egin zenuten. Erantzunik jaso duzue?

Hiruko bilera bat geneukan egiteke. Bertan enpresa, udaletxea eta langileak bilduko ginen. Baina, alarma egoeragatik bertan behera gelditu da. Kirol kudeaketen kontsezioaren amaieragatik martxoak 30erako planteatu genien lan hobekuntza batzuk egitea eta hori baldintzetan sartzea. Espero dugu hau dena amaitzean, aukera izango dugula elkarrizketa horiek mantentzeko.

Gogotsu zaudete bueltarako?

Bai, gogotsu gaude normaltasunera itzultzeko eta erabiltzaileekin egoteko, oso lan atsegingarria baita. Kezkatuta gaude, ordea, segurtasunagatik. Oso hurbileko lana baita gurea. 

429 Ikustaldiak
Partekatu: