Sopela: Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Plana, Covid-19 krisiaren aurrean.

Apirilaren 30ean izandako Udal Osoko Bilkuran, Sopelako udaletxean ordezkaritza duten bost alderdietako lauk testu komuna aurkeztu zuten. Lau alderdi hauek hitzartu zuten Covid-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean, hilabete batean Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Udal Plana aurkeztuko zutela.

Aurrekontu-aldaketa adostua

Osasun krisia dela-eta, aurreikus daiteke udalerriko kultura eta kirol-jarduera jakin batzuk ezin izango direla gauzatu (jaiak, ikuskizunak,ospakizunak, Kosta trail..) eta era berean, egin asmo ziren azpiegitura eta obra batzuek atzerapena izatea. Hori dela eta, talde politikoen artean adostuko den aurrekontu-aldaketa egitea proposatzen da eta bertan, diru kantitatea esanguratsua jasotzea krisi ekonomikoaren bilakaeran hartu beharreko ekintzak behin-behinekoz estaltzeko modukoak izan daitezen. Diru laguntzak kautela handiz proposatuko dira saihesteko beste administrazio batzuek emandakoekin  bateraezintasuna.

Plan hau lehenbailehen gauzatzeko eta eskudirua berehala eduki ahal izateko, aipatutako aurrekontu-aldaketa  alkatetzaren dekretu baten bidez egingo da, bestela argitaratze-epeen zain egon beharko litzateke eta  une honetan geldirik daude. Era berean, ordaindu gabeko ez-ohiko bozeramaileen batzordearen bidez maiatzean, ekainean, eta beharrezkoa balitz 2020 osoan zehar, krisiaren bilakaeraren jarraipena egingo da har daitezkeen ekintzak eta uneko aldaketak adosteko.

Lau alderdien arteko adostasuna

Testu hau lau alderdik aurkeztu zuten: EAJ, EHBildu, PSE eta Elkarrekin-Podemos. Aurretiaz DB-TUk beste testu bat erregistratu zuen autonomoen egoera aipatuz eta 20.000 euroko kantitatea dohaintzeko konpromisoa eskatuz.

Lau alderdiek gaitzetsi zuten DB-TUren testua: “ezin diogu talde bati soilik erantzun;  erantzunak orokorra izan behar du: autonomoei bai, baita langabetuei ere (gehienak zerbitzu alorrekoak), EBEEn (ERTE) daudenei, eta DBE (RGI) edo GLL (AES)behar duten pertsonei.

DB-TUk aurkeztutako testuari kritikak

Talde guztiek kritika sakona egin zioten DB-TUk aurkeztutako testuari. Teresa Fernandezek (PSE) esan zuen “Norbaitek diru hori (DB-TUk proposatutakoa) erabiliko balu prebarikazioa egingo luke, edo zuzenean, lapurketa”. Eder Garciak (Elkarrekin-Podemos) “DB-TUren planarekin mesedea  egin beharrean, kalte handiagoa egiten ari gara”. Unai del Burgok (EHBildu) DB-TUren proposamena baloratu zuen “zatikakoa da, ez dio erantzunik ematen ezta teorian bultzatu nahi duen sektoreri”. Josu Landaluzek (EAJ) zuzen zuzenean esan zuen  “proposamena demagogia hutsa da” eta Udalaren Idazkaritza Juridikoak egindako txostenean honela baloratzen zen: “DB-TUren mozioak ez du inolako eragin juridikorik”

Azkenean DB-TUk ere baietza eman zien beste alderdien proposamenari. (Argazkia: plenoa telematikoa izan zen)

403 Ikustaldiak
Partekatu: