2020ko Kuadrillen arteko Korto Express lehiaketa

Beste batzutan lez, asteburu honetan Sopelako kuadrilloi Korto Express lehiaketa ospatzea tokatzen jaku. Orain bizitzen gabiltzan egoera dala eta, ekitaldi gehienak bertan behera izten dabilz, baina guk ekimen honegaz aurrera jarraitzea erabaki dogu. Aldaketaren bat egin behar izan arren, kuadrillak martxan jarri eta barriro ere guztion artean, domekan, kortoak argitaratuko doguz.

Aurtengo gaia “Egun bizi dogun egoera” da

Aurtengo gaia “Egun bizi dogun egoera” da. Gaia apirilaren 24ko (barikua) arratsaldeko bostetan emon jaku kuadrilloi eta aurten 24 ordu beharrean, 48 ordu pasata eukiko doguz kortoa zelan egin, grabatu, editatu eta aurkezteko. Egun bizi dogun egoera dala eta (emon jakun gaia hain zuzen ere) bakoitzak bere etxean grabatu eta taldeko nor edo nork bideoak batu eta editatu egin beharko dauz… ala ez? Zein izango ete da kuadrilla bakoitzaren ideia egoera honen aurrean?

Aurkezteko epea

Domekako, apirilaren 26ko, arratsaldeko zazpietarako korto guztiak euki beharko dauz Sopelako Kuadrillen Koordinakundeak bere emailean (sopekoor@gmail.com) jasota. Behin jasota, Sopelako Kuadrillen sare sozialetara igoko dira laburmetrai danak eta astebetean “gustoko” gehien jasotzen dauanak irabaziko dau ezohiko lehiaketa hau. Irabazleak puntu 2 lortuko dauz, baina beste parte hartzaile guztiek ere euren saria jasoko dabe; puntu bana!

Sopelako kuadrillaren baten zagoz? Badaukazu asteburu honetan ezer hoberik egiteko? Ba animatu zaitez zure kuadrillagaz korto bat egiten! Domekara arte!

297 Ikustaldiak
Partekatu: