Koronabirusen aurrean, Sopelan badago zer zoriondu!

Egoera zailetan pertsonen alderik onenak eta txarrenak azaleratzen dira. Ez ditugu txarrak aipatuko, komunikabideek eta sare sozialek etengabe errepikatzen baitizkigute.

Sopela.net-ek, aldiz, alde ona azpimarratu nahi du; eta Sopelan hiru ekinbide on eta txalogarri agertu dira gaur. Ziur aski ez dira Sopelan berez bakarrik sortu, beste herri askotan ere antzeko jarduerak egiten ari direlako baina merezi dute aipamena.

Elkarri laguntzeko herritarron sarea:

Koronabirusek sortu duen egoeraren aurrean, herritarron arteko elkarlaguntza ezinbestekoa delakoan, Sopelan eta Larrabasterran zaintzarako sare kolektiboa antolatzeko deia egin da. Edonork egin dezake bere ekarpena, adibidez, nagusiei erosketa eta errekaduekin laguntzen eta sare hori osatzeko  sopelazaintzen@gmail.com abian jarri da.

Umeekin etxe barruan jolasteko ideiak:

Hainbat “wasap” taldeen bidez orri bat zabaldu da “70 ideia erraz umeekin etxe barruan jolasteko”. Ideien artean denetarik dago: etxean zehar mezuak ezkutatzea, poema bat asmatzea, kanasta jolasa…”

Elkarte eta tabernak itxi, deialdia bertan behera geratu

Lege edo dekretu batek agindu baino lehen,  ardura handiz jokatuz, herriko hainbat elkartek eta tabernak itxi dituzte haien ateak, eta erakunde batzuek haien deiak eta ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Animo. (W.)

297 Ikustaldiak
Partekatu: