UR ISURKETA KUTSAKORRA LARRABASTERRAN?

Otsailaren 22an, Larrabasterrako zenbait bizilagunek kolore zurixka zuen ur isurketa ikusi zuten Lemotza ibaian Iberrota plazaren parean eta Urgitxieta kalearen aurrean. Bizilagunek artikuluaren argazkia atera zuten: ur isurketa ikusten da ahate batek jatekoa bilatzen duen bitartean.

Informazio eskaera

Bizilagunek ardura eta kexa helarazi zizkioten EHBilduri, eta honek eskaera erregistratu zuen udaletxean isurketari buruzko informazioa eskatuz (isurketaren izaera, arduradunak, hartu beharreko neurriak etab.) eta Udalak UEArekin harremanetan jar zezan galdeginez ezinbesteko informazio guztia jasotzeko. (UEA = URA, Agencia Vasca del Agua)

112ri deitu

Gaia otsailaren 27ko Udal Osoko Bilkuran aztertu zen, eta Alkateak, Josu Landaluzek jakinarazi zuen, EHBilduren erregistro-eskaera jaso bezain laster udaltzainak isurketa izandako tokira abiatu zirela egoera aztertzeko, baina heldu zirenerako isurketa bukatuta zegoela.

Alkateak, plenoan, eta EUAk, sare sozialen bidez, ohartarazi dute honen moduko ur isurketa baten aurrean egin beharreko lehen pausua 112ra deitzea dela ur kutsatuak ahalik eta arinen aztertzeko eta jatorria ezagutzeko.

Balore ekologiko handiko gunea

Lemotza ibarrak, Larrabasterratik pasatzean, balore ekologiko handia duen gunea sortzen du, errekak Urkoko hezegunea sortzen duelako, Sopelak duen ingurune natural bakarrenetariko bat.

Ingurune hau 2011-2015 legealdian bere onera izan zen ekarria, EHBildun alkatetzan zegoelarik, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zoritxarrez aurreko legealdia udal agintariek ez zuten zaindu gune hau, baina oraingo honetan berriro ekin zaie garbiketa lanei.

EHBilduk zinez eskertzen die bizilagunei emandako isurketari buruzko informazioa, baina kontutan hartuz Udalak zein EUAk izan dituzten zailtasunak isurketa hori identifikatu ahal izateko, Larrabasterrako auzokidei eskatzen die adi egoteko isurketa gehiago sortzen diren, eta horrela gertuko balitz gogorarazten du 112ra eta Udalera deitzea dela eman beharreko lehen pausua isurketa kontrolatzeko. (W.)

18.872 Ikustaldiak
Partekatu: