Sopelako udaletxean Athletic martxoaren 8a gainetik

Sopelako udaletxeko balkoi nagusian Athletic-en  bandera erraldoia jarri da gaur, martxoaren 4an, Espainiako Kopan Granadaren aurka jokatuko duen partidua dela eta.

Eztabaidagarria da erakunde publiko batean hau bezalako “aldarria” egin daitekeen ala ez, baina eztabaida guztietatik kanpo dago Athletic-en bandera erraldoiak martxoaren 8ko ikurra estaltzea. Esan daitekeen gutxiengoa da sentsibilitatea falta ikaragarria dagoela.

Athletic-en bandera jartzea onartzen badugu… (nahikoa hori onartzea) hain zaila zen  mugimendu feministaren ikurra begi-bistan uztea? (W.)

239 Ikustaldiak
Partekatu: