Otsailak 28an elkartu zen Sopelako Mugimendu Feminista asanblada irekian, Kurtzio kultur etxean. Besteak beste Martxoak 8aren egitaraua adostu zuten bertan.

Ostiraletik hasi eta igandera arteko ekintzak antolatu dituzte. Sare herritarrak antolatutako mahai-inguruan Emakumea eta Kartzela izango dute ardatz. Martxoak 6an izango da arratsaldeko 19:30an, Kurtzion. Martxoak 7an Udaletxe plazan 18:00tatik hasita, Serigrafia tailerra egingo dute eta bertan poltsak eta kamisetak egiteko aukera egongo da.

Igandean, Martxoak 8 egunez, kalejira egingo da herrian zehar. Hasiera 10:30an Udaletxe plazan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute 11:30an Urgitxieta plazan, Larrabasterran.

Bilbora

Bilbon manifestazioa deitu dute 13:00an Jesusen Bihotzetik hasita. Bertara joateko hitzordua jarri du Sopelako Mugimendu Feministak. Eguerdiko 12:00an izango da Larrabasterrako metro geltokian.

Aurrera begira

Asanblada ez da Martxoak 8ari begira elkartu bakarrik. Asmoa daukate apirila aldera, beste bilera ireki bat deitzeko aurrera begirakoak adosten hasteko. Data hurbildu ahala esango dutela adierazi dute.

207 Ikustaldiak
Partekatu: