Sopela: EHBilduk ikastetxe berri bat proposatu du Loroñon.

Zipiriñe herri eskolak ez du leku nahikorik ikasle guztiak era duinean hartzeko eta honek mobilizazio asko eragin ditu azken urte hauetan. Egoera honi konponbidea eman nahian Sopelako bigarren indar politikoak, EHBilduk, aurreproiektu bat aurkeztu du. EHBilduk proposatu egin du eraikin berri bat egitea Loroñoko lursailean, gaur egun aldirietako aparkalekua dagoen tokian.

Proposamenaren ezaugarriak

Proiektuan eraikin berri bat egitea proposatzen da Loroñon “kokapena egokia da, zabalera nahikoa du eta gunea naturarekin harremanetan dago” aditzera eman du EHbilduko eledunak

Eraikinaz gain, EHBilduren proposamena harago doa: Loroño, Zabalbide eta Lemotza errekaren ingurune guztia eraberritzea aisialdirako gune zabala sortuz. Gune honen esker Sopela, Larrabasterra eta Bareño auzuneen arteko konexioa erraztuko litzateke oinezkoen gune berri eta bidegorri baten bidez. Loroñoko eskola-eraikin berri honek, gainera, gune hezitzaile eta kultural batean kokatuko zen, oso gertu baitaude egungo Zipiriñe eta hitzartuta dagoen Zabalbide kaleko Kultur Etxe edo Liburutegi berria.

Proiektuan ere aurreikusten da gutxienez 110 plaza eduki ditzakeen lurpeko aparkaleku bat: honek partzela dituen altuera ezberdinen arazoa konponduko luke eta aparkalekuaren erabilerak proiektua bidera lezake ekonomikoki, plazak aldirietakoak izatean edo epe luzeko kontzesio baten bidez ateratzean.

EHBilduk ez du baloratu nahi eraikin berri honen erabilera pedagogikoa: ikastexetxe berezitua, Zipiriñeko bigarren eraikina, etapa zehatz baterako erabili… “erabaki hauek eskola komunitateari dagozkio, baina eraikin berri baten aldeko dugun erronka argia da, ez baitugu ikusten gehiago eraikitzea Zipiriñeko egungo kokapenean”.

Gune pribatua, baina  erabilera publikoa du.

Loroñoko lursail hau partzela pribatua da, baina gaur egun erabilera publikoa du. Horrek esparru hori hezkuntza helburuetarako erabiltzea erraztuko luke, Udalak eros baitezake. Gogoratu Sopelako udalak 2018ko udal aurrekontuetan iragarri zuela bi milioi euro erabiliko zituela lursail bat erosteko eta Eusko jaurlaritzaren esku uzteko.

Profesional independenteen lana

Aurreko legealdian, 2017ko azaroan, EHBilduk proiektu bat aurkeztu zuen Loroño aldean, eta proiektu hori zehaztasunez garatuko zueneko hitza eman zuen. Oraingo egitasmo honetan, proiektuaren bidegarritasun ekonomikoa eta teknikoa aztertu da arkitekto talde independente baten bidez. Zehatz-mehatz proiektu honen egilea Batirtze Larrinaga Omaetxebarria arkitektoa da.

Proiektoaren aurkezpena

EHBilduk jadanik, aurkeztu die proiektua Sopelako Hezkuntza Mahaia osatzen duten herri eragile eta alderdi politiko guztiei. Mahai hau legealdi honen hasieran osatu zen herriko ikastetxeek duten espazio falta arazo larriari irtenbide komun bat emateko asmoz.  Mahaian Zipiriñe eta Iberreko zuzendaritza taldeek, Ikastetxe biren Gurasoen elkarteek, eta alderdiek osatzen dute. Hauen artean , EAJ/PNVk eta PSEk jaso dute proiektua, 2020. urteko aurrekontuen akordioa sinatzaileak direlako EHBildurekin batera.

Proiektu hau aurkeztu nahi zaie Sopelako gainontzeko eragile politikoei, hezitzaileei eta gizarte arlokoei, proiektu honetatik irtenbide komun bat adostu dadin Zipiriñek duen espazio ezaren arazoan behin betiko konponduz.

414 Ikustaldiak
Partekatu: