Sopela.net-ek 10 urte bete ditu… ZORIONAK!!!

10 urte eta 2.500 artikulu baino gehiago

Sopela.net jaio zenean, gure herriaren izen ofiziala Sopelana zen; baina, garai hartan jadanik, guk argi genuen zein zen gure herriaren euskal izena eta argi genuen zein zen gure helburua. Horregatik orain dela hamar urteko aurkezpenean esan genituen hitzak bizi-bizirik daude: Sopela.net ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, sopeloztarroi zerbitzua eman… Sopelan herri mugimendu asko daude, herri ekimenak, instituzioetatik haragoko bestelako errealitateak eta hori guztia islatu nahi dugu… Gehienetan informazio “txiki” horiek, ez dute inolako islarik komunikabide handietan, hor dago “Sopela.net” tarte hori eskaintzeko…

Horixe izan zen gure aurkezpena… bete dugu helburua? Saiatu egin gara. 10 urte hauetan gorabeherak izan ditugu, une hobeak eta une ahulagoak egon dira sopela.net-en atzean ez baitago inolako enpresarik, inolako diru sarrerarik, inolako diru laguntzarik… sopela.net-en ehuneko ehun musu truk egindako lana da.

10. urteurren honetan aldaketatxo batzuk egin ditugu: orria gaurkotu, itxura “politagoa” eman, sare sozialekin lotura handiagoa bideratu, eta espero dugu erabilgarriagoa izan dadin; hala ere, aldaketez gain ez diogu inori ziria sartu: gertaerak interpretatu egiten dira, eta “sopela net”-ek argi eta garbi definitu zuen bere burua, eta definizio horri eusten dio oraindik, komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.

10 URTE eta 11 gehiago izan daitezen zuokin nahi dugu.

25 Ikustaldiak
Partekatu: