Santa Ageda koplak, 1981ean jasoak Sopelan eta Urdulizen

Santa Ageda bezpera eta Sopelako kaleetatik herriko talde ugari ibiliko dira oles oles. Ohitura bizi-bizirik dirau…. “Aintzaldu daigun Agate Deuna, bihar da ba Deun Agate…”

Merezi du iragana ezagutzea

Baina merezi du gure iragana ezagutzea eta ez da lehen aldia Sopela.net-ek argitaratzen dituela 1981ean Jon Iñaki  Zunzunegik  eta  Agurtzane  Iturregik  bildutako  Sopela eta Urdulizeko koplak. Ematen du kopla hauek Sopeloztar birengadik jasoak direla (Xabier Legarra eta Jesus Zunzunegi). Kopla hauek  Adolfo  Arejitak  euskaltzainak konprobatu eta  Mikel Zaratek (Iker Mintegia; Labayru Ikastegia) argitaratu zituen.

Nola ospatzen zuten lehen Santa Ageda…

Lan honetan, koplez gain, gure herrian lehen nola ospatzen zen “Santa Ageda” kontatzen da…. “Nagosiek Santa Ageda bezperan. Kantatzen joiazanak bakotxak makilla bana eroaten eben, basoan artu ta egiñikoak. Makillok San Blas zintekin ornatuta eroaten ebezan kopla-kantari joiazan gazte aldrak. Goizean eguna argitu baiño lehen asten ziran kantatzen (seirak-zazpirak inguruan), eta egun osoan jarraitzen eben illuntzera arte, zortzirak ingurura arte. Bazkaritzat bokadilloren bat edo beste ezerezkeriren bat bakarrik artzen eben. Danerik batzen eben: dirua, txorizoak, arrautzak, sagarrak… gero illuntzean afari-meriendatxo bat egiteko, eta gaiñerakoa bananduteko. Oitura zan Urdulizen, herriko lagun zahar batek batutakoaren errepartoak egitea afari ostean.

Etxe bakotxera joakeran, koplak kantatzeko jarraitzen eben araua hauxe zan gutxi gora-behera. Lehenengo agurrezko bertsoren bat. Gero bi edo hiru Santa Agedari eskeiñiak. Ondoren bertso bat etxeko jauna-ri; gero etxekandereari, ostean neskatxari, urrengo mutillari… edo baita etxeko besteren batzuei ere. Koplaren bat etxeko guztientzako ere kantatzen zan. Hori danori egin ondoren, sari-eske egiten ziran bertsoak, eta azkenez, agurrak, despedidak. Etxe bakotxean luzaroan egoten ziren kantariok, ogei minutu-edo. (Goizean goizetik gau berandura geratu barik kantatzen, eta Sopela herri naiko txikia zalarik). Asarreak ere egoten ei ziran sarritan: norbaitegaz ahaztu egin zirelako, zeri edo hari kantatu ez eutselako, edo dana dalakoagaitik, eta gehiago kantatuazoten eutsen… (W.)

Lana osorik irakurri ahal izateko eta koplak ezagutzeko sakatu: SANTA AGEDA KOPLAK SOPELANA-URDULIZ INGURUAN (euskonews.eus)

171 Ikustaldiak
Partekatu: