Sopelako kiroldegiko langileak borrokan daude beraien lan baldintzak hobetzeko eta ondorioz bezeroentzako zerbitzu hobea eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko. Helburuak lortzeko asmoz antolatutako mobilizazioen artean aste honetan, hilak 23, dantza, combat eta balance erakustaldia egin zuten udaletxeko plazan eta gaur (hilak 24) manifestazioa egin dute kiroldegitik udaletxeraino.

Ikusi 23an egindako jardunaren bideo laburra

Mobilizazio orokorrak

Mobilizazioak ez dira Sopelan bakarrik kokatzen, Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaien hitzarmena duintzeko borrokan daude eta Administrazio publikoak bermatu behar duela zerbitzua eta bertan lan egiten dutenen lan baldintzak aldarrikatzen ari dira. Langileok lan-etenak egin zituzten ekainean, 27an greba egun batean bukatzeko eta egun hauetan berriro ere greban daude.

Kiroldegiko langileen egoera plenora heldu zen

Uztaileko plenoan langileen aldeko mozioa onartu zen EHBildu eta Elkarrekin-Podemosen baiezko botoekin. PNVk kontra bozkatu zuen eta DB-TU eta PSE abstenitu ziren. (Ikusi plenoaren eta mozioaren informazio zabala). Mozioan Sopelako Udalak eskatzen zien CEBEKeko ordezkariei Bizkaiko igerilekuetako eta kirol zentroetako langileei lan baldintza duinak bermatuko dizkien Lan Hitzarmena adosteko langileen ordezkariekin. Gainera, Udalak bere borontatea mahairatzen zuen etorkizunean zerbitzua publifikatzeko”. (W.)

174 Ikustaldiak
Partekatu: