Sopela: 30eko Grebaren aurrean GREBA KALEJIRA

Gaur, urtarrilak 23, “Greba kalejira” izan da Sopelan urtarrilaren 30ko grebari begira. Lagun talde handia batu da udaletxe atzeko ainguran 20:00etan eta herriko zenbait tokitatik joan dira kartelak jartzen eta esku-orriak banatuz trikiaren doinuez lagundurik. Sopelan urtarrilaren 10ean antolatu zen greba batzordeak deitu du gaurko ekintza hau eta datozen egunetan burutuko diren beste batzuk.

Urtarrilean 30ean greba

Urtarrilaren 30ean greba izango da Euskal Herrian “LAN, PENTSIO, BIZITZA DUINA…Denok ondo bizitzea da xedea” goiburuarekin. Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen eta bide horretan “planto” egiteko beharra plazaratu dute. Honez gain, duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu zuten.Urtarrilaren 30eko greban mugimendu bi horien arteko konfluentzia eman da. Egoera ikusita beharrezkoa ikusi dute jauzi bat ematea lan baldintza, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan.

Informazio guztian: eskubide sozialen karta.

G.V.

92 Ikustaldiak
Partekatu: