Atxiloketen aurkako elkarretaratzea Sopelan

Hainbat sopelostar elkarretaratu dira gaur (urtarrilak 22) 19:30ean Akilino Arriola eta Landa Doktorea kale kantoian izandako atxiloketen aurka protestatzeko. Goizean Guardia Zibilak Sortuko lau kide atxilotu ditu: Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Arratsaldean lau lagunak aske geratu dira.

“Bakea eta Demokrazia, erasorik ez”  lelopean, Sopelan eta Euskal Herriko beste herrietan Sortuk eta EHbilduk salatu dute atxiloketa hauek ez direla kasualitatea, “bultzatzen ari garen agenda demokratizatzailea zapuzteko Estatu aparatuen erantzunaren aurrean gaude”. (W.)

191 Ikustaldiak
Partekatu: