Sopela zinegotziak

Negoziaketak Sopelako udal aurrekontuak adosteko

Espainiako gobernuaren aurrekontuak, EAEkoak, Nafarroakoak, baina… Sopelako aurrekoantuak zein egoeratan aurkitzen dira???

Sopelan negoziaketak daude PNV eta EHBilduren artean

Azaroan PNVk aurrekontuen zirriborroa aurkeztu zuen eta ondoren, Sopela eraldatzeko eta hobetzeko asmoz, EHBilduk 12 proposamen aurkeztu dio PNVri hiru arlo estrategikoetan eragiteko: hirigintzan, mugikortasunean eta hezkuntza-kultura arloan. Proposamen honetan alde biek hitza ematen dute eratuko den “Batzorde misto” baten bitartez elkarri informazioa trukatzeko gaien garapenaz, gauzatzeko epeez e.a.

Honez gain EHBilduk “Desadostasun hitzarmena” ere mahairatu du, adostasun ez dauden ataletan, alde biek era berezituan jokatzeko eskubidea elkarri errespetatuz eta EHBilduk zenbait emendakin partzialak aurkezteko eskumenari eutsiz. Akordioa gauzatzen bada EHBilduk bere oinarriari galdetuko dio oztoporik ez ipintzeko aurrekontuen onarpenean.

Zailtasunak badaude

Negoziaketetan aurrerapenak eta alde positiboak dauden arren, zenbait gaitan ezberdintasunak daude PNV eta EHBilduren abiapuntuak oso urrun daudelako (hirigintza), eta udalaren giza-arloko babes eta laguntza gehienak  Mankomunitatearen bidez gauzatzen direlako: Sopelako udalak dirua jartzen du Mankomunitatearen esku honek kudea dezan. Hor dago zailtasunik handiena, Mankomunitatean PNVk gehiengoa du eta ez die gainerako taldeei inolako aukera ematen negoziaketarako.

Negoziaketen jatorria: osotasunerako emendakina

Negoziaketa hauen jatorrian osotasunerako emendakin bat dago; hain zuzen ere, PNVk aurrekontuen zirriborroa azaroan aurkeztu zuen eta EHBilduk osotasunerako emendakina egin zien. Osotasunerako emendakina, batez ere, metodologia eta forma akatsetan oinarritzen zen Udal Gobernuak emandako eztabaidatzeko epeak guztiz murritzak zirelako: udal taldeei aurrekontua azaroaren 14an helarazi zitzaien, 19an aurkeztu eta 28an erabakia hartu behar zen plenoan. Epe honek ate guztiak ixten zizkion benetako negoziaketa bati. EHBilduk aurrekontuen “iluntasunari” ere kritika egin zion, ez baitzen zabaldu inolako biderik Sopelako herritarrek haien iritzia eta ekarpenak egin zitzaten.

Osotasunenerako emendakin honen aurrean, PNVk bertan behera utzi behar izan zuen aurrekontuen eztabaida azaroan eta oraingo negoziaketei ekin. Hau oso esanguratsua da teorian Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) gehiengoa baitzuen aurrekontuak onar zitezen. 

G.V.

65 Ikustaldiak
Partekatu: