Barrikako itsas labarrean dagoen David, Mario, Eli eta Soperen omenezko monolitoa eraso dute gaur (urtarrilak 18) eta modu basatian suntsitu dute. Lau kide hauek, Sopelakoak eta Barrikakoak dira: David Alvarez Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batetan zauritu zuten eta Basurtuko ospitalean hil zen, bere senideek Guardia Zibilaren eskutik jaso zuen jazarpenagatik hil zela salatu zuten; Mario Alvarez, Daviden anaia, komando kideekin zegoela istripua eduki zuen eta granada batek eztandak eragindako zauri larriengatik hil zen. Iñaki Aurrekoetxea, “Sope”, erbesteratu eta Iparraldean gaixotasunaren ondorioz hil zen. Eli Barrenetxea gaixorik hil zen Sopelan.

Eraso honen aurrean Sortuk, senide eta gertukoei besarkada bidaltzeaz gain, salatu du batzuek jarraitzen dutela samina ukatzen eta saiatzen direla herri honen zati baten memoria ezabatzen. “Monolito hau suntsitu duten arren, haien memoria ez da sekulan desagertuko eta  Euskal Herriak ez du benetako elkarbizitza ezagutuko sufrimendu guztiak aitortzen ez diren bitartean”.

G.V

11 Ikustaldiak
Partekatu: