Sopela langabezia

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019. urtearen amaieran gure herrian 637 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %9,4; eta iaztik hona eman den murrizketa langabezian oso-oso txikia izan da: 2018. urtearen amaieran, tasa %9,7koa baitzen.

 

Emakume gehiago: %10,2a; eta adinenekoak
Langabetu hauetatik, 336 (%10,2) emakumeak dira eta 301 (%8,7) gizonak. Adinari erreparatuz, gizon eta emakume guztien artean, alegia 637 langabetu hauetatik, 339 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen %50 baino gehiago.

Kontratazioan prekarietatea nagusi
Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2019eko abenduan 169 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 9 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 11 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 149, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 126 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 26 eta eraikuntzan 17.

Bizkaia eta EAEn

Ezinbestekoa da Bizkaiko eta EAEko datuak kontuan izatea, Bizkaiko langabezia data %11,7koa eta EAEn % 10,7; eta esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago jasaten dugula langabezia gizonek baino, emakumeen artean langabezia % 12,1 da EAEn, eta gizonen artean %9,4.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

G.V.

9 Ikustaldiak
Partekatu: