Euskal Herriko herri eta txoko guztietan bezalaxe, Sopelan ere lagun talde handia bildu zen udaletxeko plazan “564” abesteko. Urteari agur esateaz batera, abenduaren 31n, iluntzeko 19:00etan, herritar askok Hertzainaren kanta ezaguna abestu zuten Bizar anaiek gidaritzapean preso guztiak “etxera” ekartzeko ordua dela aldarrikatuz.

Une hunkigarria bezain ederrari amaiera emateko, bildutakoek topa egin zuten euskal presoen alde eta guztion gogoan sopelostar bi: Urko Labeaga, 21 urte preso eta une honetan Villabonako espetxean (Asturias) eta Sergio Polo, 20 urte preso  eta une honetan Herrera de la Mancha presondegian.

G.V

10 Ikustaldiak
Partekatu: