Sopela olentzero 2019

Sopela: Trikia, joaldunen zintzarriak eta kantuak presoak etxeratzeko

Gaur Olentzero etorriko da, baina atzo Sopelako kaleetan Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria aurreratu zitzaien presoak behingoz etxera ekartzeko aldarrikapena eginez.

80 auzokide inguru kalera atera ziren. Joaldunen zintzarriek presoak askatzeko bidean dauden oztopoak uxatu nahi izan zituzten trikitixaren doinu alaiak gure herrian behingoz nagusiak izan daitezen. Hator hator, Olentzero, Kalera Kalera abestu zuten parte hartzaileek presorik gabeko Sopela lortzeko garaia dela nabarmenduz.

Ekimen horrekin Sopeloztar hauek Presoen Kolektiboak zabaldu duen bide berriari babesa eman nahi izan zioten eta gainontzeko herritarren elkartasuna piztu nahi izan zuten. Hurrengo ekimena abenduaren 27an burutuko den azken ostirala izango da, arratsaldeko 20:00etan Udaletxe Plazan.

9 Ikustaldiak
Partekatu: