Sopela presoak etxera

Sopelako Gabonetan Presoen afera konpontzeko ekimenak

Data esanguratsu hauetan Euskal Preso Politikoen aferari irtenbidea ematearen aldeko aldarrikapen sorta biderkatuko da. Sopelan ere, hainbat deialdi egin dituzte etxean ez daudenak behingoz etxeratzeko asmoarekin.

Horrela abenduaren 23an, astelehena, Olentzerok eta Mari Domingik, Joaldunekin eta pandero joleekin lagunduta, presoak etxeratzeko gogoa kalean zehar zabalduko dute. Arratsaldeko 19:00etan Sopelako Udaletxe Plazan.

Abenduaren 27an, AZKEN OSTIRALA. Elkarretaratzea, 20:00etan izango da Sopelako Udaletxe Plazan eta urtea amaitzeko, eta presoak gogoan, AZKEN BRINDISA egingo da abenduaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Sopelako Udaletxe Plazan ere.

Sopelan ez ezik, Bizkaia eta Euskal Herri osoan ere

Deialdi hauetaz gain, Bizkaia mailan beste bi hitzordu nabarmendu behar dira, Santo Tomasetan ere ETXEAN NAHI DITUGU! aldarrikapenarekin bat eginez, Bilboko Udaletxean, larunbata 21, 13:00etan eta “Atera Bidea PRESOAK ETXERA!” Bilboko Bizikidetza Plazan (Isozaki dorreak) ostirala 27an, 19:00etan

Ekimen hauek guztiek amaiera erraldoia izango dute urtarrilaren 11an SAREk Bilbon deitu duen manifestazio nazionalarekin. Presoak Etxeratzeko eskaera Euskal Herriko gehiengo zabalaren babesa duela, beste behin ere, agerian utzi nahi izango dute. (W.)

68 Ikustaldiak
Partekatu: