Sopela 2020 aurrekontuak

Eta Sopelako Udal Aurrekontuak?

Egunotan asko hitz egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez, baina zein egoeratan daude Sopelako udal aurrekontuak?

Azaroan: Sopelako aurrekontuak bertan behera

Azken Udal Osoko Bilkuran (azaroak 28) PNVk aurrekontuen proiektua aurkeztu nahi izan zuen, baina Bilkuran atal honen eztabaida bertan behera geratu zen EHBilduk aurkeztua baitzuen Osotasunerako emendakina. Hain zuzen ere, Osoko Bilkura 10 minutu beranduago hasi zen Udal Gobernuak (PNV, PSE eta DB-TU) ateak itxita bileratxoa egin zuelako EHBilduko eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziak zain zeuden bitartean haien jesarlekuetan. Plenoa hasi ondoren, aurrekontuen gaia eztabaidatu behar zen unean, PNVek gaia gai-ordenatik kenduko zuela adierazi zuen.

Metodologia eta forma akatsak

EHBilduk aurkeztutako osotasunerako emendakinak, batez ere, aurrekontuak lantzeko Udal Gobernu Taldeak izandako formei eta metodologiari heltzen zien. Alde batetik, Udal Gobernuak emandako eztabaidatzeko epeak guztiz murritzak ziren, ez baitzegoen inolako aukera errealik aurrekontuak aztertzeko eta proposamenik egiteko.  Udal taldeei aurrekontua azaroaren 14an helarazi zitzaien, 19an aurkeztu eta 28an erabaki behar zen. Epe honek ate guztiak ixten zion benetako negoziaketa bati. Honez gain, EHBilduren osotasunerako emendakinak kritika egiten zion aurrekontu hauen “iluntasunari” ez baita zabaldu inolako biderik Sopelako herritarrek haien iritzia eta ekarpenak egin ditzaten.

Oso esanguratsua da Aurrekontuak bertan behera geratu behar izatea azaroko plenoan Gobernu taldeak erabilitako forma eta metodologiagatik, teorian Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) gehiengoa baitzuen aurrekontuak onar zitezen. 

Abendukoan?

Orain, hilabete oso baten epea zabaldu da aurrekontuak negoziatu ahal izateko eta formetan eta metodologian izandako akatsak zuzentzeko, nahiz eta une honetan negoziaketak guztiz zabalik egon edukietan.

 

12 Ikustaldiak
Partekatu: