Sopela azken ostirala

Sopela: 2019ko urriaren azken ostirala

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

Gaur gogoan izango da aurreko astean Aieteko adierazpena egin zenetik 8 urte igaro direla, bake iraunkorra eta justurako bide-orria izateko eginikoa, baina Espainiako Gobernuaren aldetik posible egiteko oztopoak eta borondate falta besterik ez dela aurkitu.

Honez gain gogoratu, bihar, urriak 26, “Duintasunaren martxa” izango dela Iruñean “Altsasukoak aske!” Aldarrikapenarekin bat eginez eta Sopelatik autobusez joateko aukera dagoela. (W.)

61 Ikustaldiak
Partekatu: