Sopela Gudari Eguna

Sopela: 2019ko irailaren azken ostirala

Sopela Gudari EgunaHile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 27, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Gaur, irailak 27, bat egiten du elkarretaratze honek Gudarien Egunarekin eta testu inguru honetan kokatzen da gaurko hitzordua: zortzietan, udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

Gudari eguna. 1975eko irailaren 27an, Frankoren diktaduran izandako azken fusilaketak izan ziren FRAPeko hiru kide eta ETAko beste bi: José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz (FRAPekoak) eta  Juan Paredes Manot (Txiki) eta Angel Otaegi (ETAkoak).

10 Ikustaldiak
Partekatu: