Sopela Biarritz

Sopela: 2019ko maiatzaren azken ostirala

Sopela Biarritz

 

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 31, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Gaurkoan, Txus Martin presoaren egoera eta gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten beste 19 euskal preso politikoen egoerak bezala, izango da gogoan.

Honez gain gogarazten da ekainaren 8an giza katea izango dela Biarritzen (Lapurdin) 16:00etan eta Uribe Kostatik autobusa antolatuko dela. Izena emateko ohiko tokietan.

 

15 Ikustaldiak
Partekatu: