Korrika Sopelan

Korrika: Sopelatik Gasteiza autobusez joateko aukera

Argazkia HIRUKArena da. Merezi du ikustea HIRUKAk duen argazki bilduma. Eskerrik asko.

Sekulako jendetza bildu zen atzo Sopelako kaleetan KORRIKArekin bat egiteko eta “Sopelan ere euskararen alde” aldarrikatzeko.

Milaka sopeloztarrekin bat egin zuten Sopelako kultur eta kirol elkarteek, alderdi politikoek, ikastetxeek, merkatariek… (EAJ, Kurene, Merkatariak, Mara Mara, Igerilekua, Meñakoz, Senideak, EHBILDU, Zipiriñe eta IGE, Iberre, Ander Deuna, Udala eta Ugeraga) jai giroa sortuz.

Autobusa GasteizeraKORRIKA Sopelatik pasa da, baina bideak aurrera darrai. Hori dela eta, aukera izango da igandean, hilak 14, Gasteizeraino joateko eta Korrikaren amaiera jaialdiarekin bat egiteko. Horretarako autobusa antolatu da eskualdean: irteera Gorlizko jentilbason (AEKn) izango da 09:00etan eta ondoren geldiketa egingo du Sopelako elizaren aurrean.

Itzulia 20:00etan izango da eta izena AEK euskaltegietan eman daiteke, salneurria 10 euro da.

147 Ikustaldiak
Partekatu: