
Sopela: Zer egin Uribe Kostan?
Galdera korapilatsu honi erantzuten saiatuko dira datorren larunbatean, martxoak 9, zenbait hizlari Sopelako Kurtzio Kultur Etxean lan saio praktiko batean. 11:00etatik 13:00etara aurrera, gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dira:
***Ingurumena eta hondakinen kudeaketa gaiaz Rakel Eluk hitz egingo du, Lea Artibaiko Mankomunitateko presidentea***Turismoaz Iker Ruiz de Egino arituko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari ohia
***Etxebizitza politika arazoari, Karlos Renedo arkitektoak helduko dio eta
***Mugikortasuna, errepideak eta garraioaren egoeraz Zigor Eguzkitza (Bizkaiko Batzarkidea) eta Raul Mendez (EHBilduko mugikortasun arduraduna) arituko dira.
Lan saio hau Uribe-Kosta eskualdeko EH Bilduko taldeek antolatu dute ZER EGIN URIBE-KOSTAN? goiburupean: “Posible al da beste eskualde eta herri ereduak abian jartzea?, koordinatu gaitezke eredu berri hori martxan jartzeko?”
Iruzkin bat utzi