Sergio 20 urte

2019ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

Sopela azken ostirala

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Gaurkoan, preso guztien egoera gogoan izateaz gain, aipamen berezia egingo zaio Sergio Polo preso sopeloztarrari, une honetan Herrera de la Manchako Kartzelan dago eta 20 urte bete ditu preso.

50 Ikustaldiak
Partekatu: