Sopela Unai

Sopelako EHBilduko zerrendaburura: Unai del Burgo

Unai del Burgo Garcia izango da Sopelako EHBilduko zerrendaburua 2019ko udal hauteskundeetarako. Unaik Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko unibertsitatean, Enpresa Zientzien Diplomatura egin zuen EHU eta Enpresen Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren masterra egina du Universitat Oberta de Catalunyan.

Une honetan irakaslea da: UEUn egiten du lan EHUko irakaskuntzarekin partekatuz, Historia Ekonomikoa irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean.

Sopelan, Unai, Ander Deuna Ikastolan aritu da Artezkaritza Kontseiluan, Meñakoz Kultur Elkarteko kidea da, Jai batzordean hartu du parte, eta EHBilduko Sopelako Herrigintza Taldeko kidea izan da azken lau urteetan, hain zuzen ere, une honetan EHBilduko zinegotzia da.

“Sopela biziago bat nahi dugu: jasangarriagoa, sozialagoa, dinamikoagoa, partehartzaileagoa eta euskal gizartearen erronkekin konprometituta… Argi dago. Sopelak bultzada berri bat behar du. Gure txanda heldu da.”

55 Ikustaldiak
Partekatu: