Sopelak: urruntze politikoa ez

Sopela: “ez gaude ados urruntze espetxe-politikarekin” aho batez

Sopelako udal osoko bilkurak aho batez onartu du SAREk aurkeztutako mozioa urruntze politika bertan behera uzteko. SAREk mozioa aurkeztu zien alderdi guztiei, EHBilduk bideratu zuen mozioa plenoan aurkeztu ahal izatea eta alderdi guztiek (PNV, EHBILDU, DB-TU, PSE, Orain Sopelea eta atxikitu gabeko zinegotziak) BAI esan zioten mozioari eta ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin azaldu dute.

Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.

Sopelako presoak Sopelara

Mozioaren sarreran Sopelako preso bien egoera aipatzen zen, eta plenoan EHBilduko eledunak gogorarazi zituen: Sergio Polo Algeciraseko presondegian dago 1.060 kilometrotara, eta Urko Labeaga, Villabonako presondegian 331 kilometrotara

152 Ikustaldiak
Partekatu: