125 urte atzera

 Metroak, 125 urte atzera egingo du

125 urte atzeraAreeta-Plentzia tren-linea inaguratu zeneko 125. urteurrena

Areeta-Plentzia tren-linea inaguratu zeneko 125. urteurrena ospatzen da aurten; hori dela-eta, irailaren 16an, igande honetan, garai hartako Aurrera lurrunezko lokomotorak bagoi batzuekin bidaia berregingo du, egungo metroaren trenbidea baliatuz.

Larrabasterratik irtengo da 

Gaur egungo metroaren azpiegitura dela eta, ezinezkoa da bidaia bere osotasunean egitea eta trena, Areetatik abiatu beharrean, Larrabasterrako geltokitik irtengo da Plentziaraino 12:15ean.

Urteurren honen ospakizuna Plentziako udalak antolatu eta bultzatu du, Metro Bilbao eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioarekin batera.

Aragazkia Sopela en imagenes blogetik hartu da.

 

 

8 Ikustaldiak
Partekatu: