Sopela kontzentrazioa

Sopela: semaforo bat Gatzarrine kalean

Sopela kontzentrazioaUrdulizko ospitaleak eragindako trafikoa dela eta…

Kale honen bizilagun talde batek semaforo bat jartzeko eskaera abian jarri du. Auzokideek salatzen dute Urdulizko ospitalea zabaldu zenetik trafikoaren joan etorria asko handitu dela, eta behin baino gehiagotan istripu bat izateko arriskuan egon direla. Hori dela eta, abian jarri dute sinadura bilketa bat.

Urdulizko Ospitaleak eragindako trafikoaren hazkundeagatik, Gatzarrine kaleko bizilagunen kexek eta ardurek bat egiten dute Olabideko auzokideek egindakoekin.

Argazkian: Ospitalea dela-eta, bizi lagun talde batek 2017ko ekainean egindako elkarretaratzea trafikorako konponbideak eskatuz.

66 Ikustaldiak
Partekatu: