Sopela bandera gorria

Bandera gorria Uribe Kostako hondartzetan

Sopela bandera gorriaSopelakoetan ere: kutsadura fekala

Ekainaren 4tik Uribe Kostako hondartzek, Sopelakoak barne, bandera gorria izan dute kutsadura fekalengatik. Azalpen ofizialen arabera, aurreko egunetan (ekainaren 3an) izandako euri jasak direla-eta, Galindoko araztegiak tratatu gabeko ur kopuru ezezagun bat libratu eta itsasoratu behar izan du.

EHBilduren ekimena Bizkaiko Batzar Nagusietan

EHBilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan galdera erregistratu du emandako kutsatze egoerari buruz azalpenak eta argibideak eskatuz. Gertatutakoaz azalpenak eskatzeaz gain, hartu diren eta hartuko diren neurriei buruzko informazioa eskatu da: ur kutsatua itsasoratzea al zen konponbide bakarra? eta, larriagoa izan daitekeena: oraingo honetan tratatu gabeko ur kopuru libratze honek sona izan du komunikabideetan hondartzen garaian izan delako, eta bandera gorria jarri behar izan delako, baina ur libratze hau “ohiko” prozedura al da euri jasa suertatzen den guztietan?

168 Ikustaldiak
Partekatu: