Sopela Gure esku dago

Sopela: Giza kate erraldoia antolatzen

Ekainaren 10ean erronka handia dugu: Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatzea, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera, osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz”.

Eta sopeloztarrok zer? 

Sopeloztarrok ere gure kilometroa (k) bete beharko dugu (ditugu), oraingo honetan Amurrio parean, eta horretarako 1000 lagun baino gehiago behar izango dira.

Helburu hori lortzen hasteko eta informazioa emateko  Sopelako Gure Esku Dago taldeak mahaiak jarriko ditu apirileko ostiraletan (13an, 20an eta 27an) 19:00etatik 21:00era udaletxeko plazan.

11 Ikustaldiak
Partekatu: