Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Justizia Soziala

Sopelan: %10,2 langabezian

2018 urtarrila 12 Iruzkinik ez
Sopela 10,2 langabezia

Sopela 10,2 langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2017. urtearen amaieran gure herrian 693 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10,2

Emakume gehiago: %11,2ko langabezia emakumeen artean

693 langabetu hauetatik, 379 (%11,2) emakumeak dira eta 314 (%9,2) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 34 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 303 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 356 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. 

Kontratazioan prekarietatea nagusi

Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2017eko abenduan 167 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 5 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 10 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 152, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 108 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 37 eta eraikuntzan 22.

Langabeziaren eboluzioa azken urte hauetan

Egia da aurten langabeziaren kopurua zertxobait jaitsi dela urtearen amaieran, baina oraindik urrun gaude 2008ren amaieran, “krisia” baino lehen nolabait esateko, zeuden datuetatik, une hartan 561 langabetu baitzeuden Sopelan

2009an…726  –  2010ean…749  –  2011n…788  –  2012an…902  –  2013an…889  –  2014an…854  –  2015ean…765  –  2016an…769  –  2017an…693

Ikus daitekeenez, langabeziak goia jo zuen Sopelan 2012an.

2017an langabezia nahiko egonkorra

Beste aldetik, nahiz eta urtearen amaieran langabeziaren kopurua zertxobait jaitsi, langabeziaren kopurua oso egonkor mantendu da Sopelan urtean zehar: 2017ko martxoaren amaieran: 756 langabetu zeuden, 2017ko ekainaren amaieran: 714 langabetu eta 2017ko irailaren amaieran: 721 langabetu 

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 444 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 429 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 411 ikustaldi

Sopela.net