Sopela elkarretaratzea

Udal gobernuaren axolagabekeriaren aurka elkarretaratzea

Sopela elkarretaratzea
Igande honetan, hilak 24, auzokide talde batek elkarretaratzea egin du udaletxeko atariaren aurrean. Deialdia sare sozialen bidez egina zegoen eta Udal gobernuaren (PNV-PSE) axolagabekeria salatu da.

Elkarretaratze honetan herrian dauden zenbait gabezi aipatu dira: lorategien egoera, ur isuriteak, argi falta, haurrentzako parkeen egoera txarra, hirigintza arazoak… eta gehiagotan elkartuko direla jakinarazi dute.

Elkarretaratzea zaratatsua izan da, auzokideek zarata egiteko tresnak eraman dituztelako:  txilibituak, lapikoak….

20 Ikustaldiak
Partekatu: