Sopela alkatea

Sopelako alkateak ez ditu onartu EHBilduren bi proposamen plenoan eztabaidatzeko.

Sopela alkateaBerriro ere, Sopelako alkateak, Gontzal Hermosillak, ez ditu onartu EHBilduk aurkeztutako bi proposamen biharko (urtarrilak 31) plenoaren aztergaien-zerrendan. EHBilduk, aurreko astean izandako eledunen bileran bi proposamen aurkeztu zituen, epeak eta prozedurak errespetatuz, puri-purian dauden bi gai aztertzeko: (1) paper eta kartoiaren bilketa arintzeko eta (2) Sopelako udalak dituen elektrizitatearen kontratuak lizitatzeko.

Kasu bietan, eta ez da lehen aldia, Sopelako alkateak uko egin die bi gai hauei eta ondorioz ezin izango dira bozkatu plenoan.

EHBilduren ustez Sopelako alkatearen jarrera “harroa eta koldarra” da. Batetik “oposizio mespretxatzen dituelako” eta bestetik “nahiago duelako jauntxokeriaz jokatu oposizioko taldeekin proposamenak eztabaidatzea baino”. EHBilduk, hala ere, argi utzi du bi gai hauek plenoan sartzen saiatuko dela.

Sopelako plenoan hainbat gaiz hitz egiteko debekua salatu du EHBilduk

 

50 Ikustaldiak
Partekatu: