Sopela aurrekontuak 2017

Sopelako 2017 aurrekontuak eztabaidagai

Sopela aurrekontuak 2017

 

Sopelako 2017ko udal aurrekontuei buruz hitz egiteko, EHBilduk bilera irekia deitu du ostegunean, hilak 15, 19:00etan Udaletxeko sarreran.

Bileran, EHBilduko zinegotziek, 2016. urtean mintzagai izan diren hainbat atali berrikusketa laburra emango diote, eta 2016. urteko aurrekontuen balantzea partekatuko dute interesatuta dauden guztiekin.

Ondoren, gairik nagusienari helduko zaio, 2017ko aurrekontuak, eta ahalik eta herritar gehienen ekarpena jaso nahi da “Zure proposamenak ezagutu nahi ditugu” goiburu pean.

48 Ikustaldiak
Partekatu: