Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Salaketak

Prentsaurrea Berangoko Makropoiektuaren aurka

2016 azaroa 9 Iruzkinik ez
Berango prentsaurrea

Berango prentsaurreaGaur goizean, azaroak 9, EHBilduko Uribe Kostako hainbat zinegotzik eta Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkidek haien iritzia plazaratu dute Berangon eraikitzen ari diren Megaparkaren aurka.

Agerraldia Berangon izan da eta hona hemen mahairatu duten testua:

Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok haien erabateko desadostasuna azaldu dute Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakiarekin.

Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz. Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa.

Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.

Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak hiltzera kondenatu dituena.

Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, IRAKURTZEN JARRAITZEKO SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

136 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Internazionalismoa

Hondurasko errealitate gordina ezagutzeko aukera Sopelan

2016 azaroa 9 Iruzkinik ez
Sopela Honduras

Sopela Honduras

 

Plaza Beltza Kultur Taldeak antolaturik Honduraseko egoerari buruzko hitzaldia izango da datorren ostiralean, hilak 11, 19:00etan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean

 “La realidad política de Honduras y la represión” izenburupean, giza eskubideen  aldeko ekintzaile eta defendatzaile batek bere hausnarketa plazaratuko du: “Hondurasko oligarkiak eta AEBk bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpea, indigenen buruzagien erailketa, Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)  mugimenduaren sortze prozesua…”

Hitzaldi hau Joxemi Zumalabe Fundazioaren esku Euskal Herrian emango den ziklo baten barruan kokatzen da. 

130 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Sin categoría

ZUZIA

2016 azaroa 9 Iruzkinik ez
mikel

Argi txiki bat amata da Sopelan. Zuzi txikiaren amatatzeak, egia esan ez dauka berez leba handiegirik. Ez gara zuzi-adoratzaileak.  Ordea, zuziaren garra txikiak aldamenean sortzen zuen argitasunean dago koska.

Argitasuna da euskarak behar duena. Zuzi sinbolikoak ondo daude, beharrezkoak dira, baina euskarak beharrezkoen duena, hemen eta orain, ondo antolatutako eta pentsatutako elektrika sare bat da. Ikastola-ikastetxea-euskaltegiak-kaleak-udala-etxeak-dendak-tabernak-anbulategiak, eta baita Urko bezalako erdal zuloak, argituko dituen elektrika sare bat.

Pasadan urrian zuzi txiki bat amata zen Sopelan, Aitxu Euskara Taldeak amaitu zuen bere ibilbidea. Emandako urrats batzuk txikiak izan dira, beste batzuk handiak, eta oztopo eta muga gaindiezinak nabarmenak ere, ez dira falta izan. 

Gaindiezinak esan dut? Baina ba ote da munduan gainditu ezin den hesirik? Borondate eta antolakuntza egokia denean, ez dut uste.

Bide berriak zabaltzeko ordua dugu.

159 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 787 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 131 ikustaldi
  • Semipeatonalización del centro: retraso, contradicciones y sin acuerdo. 87 ikustaldi

Sopela.net