Aurrera doa hauteskunde kanpaina Sopelan

 

 

Igande honetan, hilak 17; EHBilduk ekitaldia antolatu du Jauregizar plazan 13:00etan. Ekitaldian Bizkaiko zerrendakide bik hartuko dute parte: Iker Kasanova eta Natalia Gardeazabal.

HEMEN eta ORAIN lelopean, ekitaldia jai giroan izango da hitzaldiaz gain Txotx egiteko aukera izango baita. Ekitaldi hau da EHBilduk Sopelan antolatzen duen bigarrena, aurrekoa astean Larrabasterrako Urgitxietan plazan sopeloztar bi herri eta auzoko arazoez mintzatu zirelako: Leire Pinedo, Eusko Legebiltzarrerako hautagaia eta bukatu berri den legebiltzarkidea eta Guillermo Vío (Willy) Sopelako zinegotzia eta EHBilduko eleduna udalean.

 

 

82 Ikustaldiak
Partekatu: