Sopela itsas hondoko kablea

Sopela itsas hondoko kablea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egun hauetan, komunikabide guztietan albistea izan da gure herria Estatu Batuetatik Sopelaraino helduko den Facebook eta Microsoft-en itsaspeko kableagatik. Albiste honetaz hitz egiteko Juan Mª Sanchez, EHBilduko zinegotziarekin elkartu gara…

Prentsan agertu den informazioaz gain, baduzue datu gehiagorik?

Egia esateko oso datu gutxi dugu gai honetaz. Udalaren batzorde informatiboetan ez da honetaz hitzik esan, eta maiatzaren 30ean, egin genuen plenoaren bukaeran, erregu eta galdera sailean, gaia mahairatu zen. Gobernu Taldearen esanetan prentsan agertu dena baino askoz gehiago ez dago; beraz, une honetan oso azaleko informazioa dugula onartu behar dugu.

Azalekoa, baina zenbait datu izango dituzue…

Lehenengo eta behin esan behar da, gaur egun jadanik, badagoela gure herrira Bretainia Handitik heltzen den beste kable bat. Aspaldiko kable honen azpiegitura baliatuz lehorreratuko da egun hauetan puri-purian dagoen Facebook eta Microsoft-en itsaspeko kablea, horrela konexioak errazagoak eta merkeagoak izan daitezkeelako. Uste da kablea 2017an helduko dela Sopelara, Arriatera hondartzara hain zuzen ere.

Eraginik izango al du kable honek Sopelan?
Gaur egun Bretainia Handitik Sopelara heltzen den kableak ez dio ekarpenik egiten gure herriari: ez dirurik zergen bidez, ez lanposturik… eta datorren urtean helduko denak gauza bera. Sor litekeen enplegu bakarra kablearen kontrol gunea kokatuko den tokian izango da, bertatik jardunak eta matxurak kontrolatuko eta errepetidoreak monitorizatuko direlako.

Ingurugiroan inpakturik?
Kablea zuntz-optikoa da eta Telxius-ek kudeatuko du, Telefonika taldeko filialak. Itsas hondoko azaletik dator eta kostaldetik 1500 metrora lurperatuko da. Ditugun informazio apurraren arabera, kablea lehorreratuko da Arriateran, hondartzaren harearen azpitik 10 metroko sakontasunean Telefonikak gaur egun dituen kabletegiarekin lotzeko Sopelako eliza ondoko Telefonikaren eraikuntzara heldu arte. Teorian behintzat, ez da inpakturik egongo, baina gertutik jarraituko dugu gaia.

111 Ikustaldiak
Partekatu: