Sopela trena

Sopela trena

 

 

 

 

SAREk antolatutako “Trena hartu” dinamikaren bitartez euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde ahalik eta sektore eta pertsona gehien mobilizatzea lortu nahi da. SAREk berak dioen bezala “Giza eskubideen tren hau martxan dago, ez du etenik, baina bagoi berriak behar ditu”.

Trena, bihar, maiatzak 14, Uribe Kostara helduko da eta Sopeloztarrok  12,45ko metroa hartuko dugu, Plentziatik honantz etortzen den kotxe karabanarekin batera eta “trenbidea” egingo dugu Algorta ondorengo geltokietan:

1. GELTOKIA -txiki otaegi- Sakabanaketa – Dispertsioa
2. GELTOKIA -tellagorri- Preso gaixoak
3. GELTOKIA -Satistegi- salbuespeneko legedia.
Eta berriro Telletxera ekitaldi labur bat egiteko.

292 Ikustaldiak
Partekatu: