Sopela zentsura

Sopelako udal gobernuak bertan behera utzi zuen erakusketa gurean izango da

Sopela zentsuraAldHarrikatuz erakusketa 9tik 19ra

Zigor Merodio euskal presoaren AldHarrikatuz izeneko erakusketa ikusgai izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean maiatzaren 9tik 19ra arte. Zigor Merodioren eskulturez gain, beste bi euskal presoen testuek  osatzen dute erakusketa (Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testuak)

PNVk ezetza eman zion erakusketari

Sopelako udal arduradunek (PNVk) bertan behera utzi zuten erakusketa hau iazko azaroan “gaia sensiblea eta une egokia ez dela” sasi argudioa erabiliz. EHBilduk erabaki honen kontra proposizio bat aurkeztu zuen azaroko plenoan (24an) argudio horiek errefusatuz eta erakusketa lehenbailehen gauza zedin eskatuz.

Udal osoko bilkura gatazkatsua

PNV-k erabakia bozeramaileen batzordean eta ez plenoan hartzea eskatu zuen, “kultur teknikariei enkargatu zaien informea aintzat hartuz”. EHBilduk PNVri aurpegiratu zion erakusketa ez gauzatzeko erabakia hartu zen unean ez zela inolako informe teknikorik “eskatu” eta informe hau enkargatu egin zela bakar-bakarrik salaketa publikoa egin ondoren.

PSEk proposizioa gai ordenatik ateratzea eskatu zuen “erakusketan dauden beste preso biren testuen itzulpenak ez zituelako”. EHBilduk ez zituen argudio hauek onartu eta proposizioa gai-ordenean mantendu zuen.

Bozketa orduan, PNV-k eta PSEk, aitzakietatik ezetzera jo zuten argi eta EZ esan zioten proposizioari. Dena dela, EHBildu, Orain Sopela eta DBTU taldeen BAIetzek bideratu zuten proposizioa aurrera ateratzea eta horren ondorioz 9tik aurrera erakusketa Sopelan izango da, “nahiz eta udalak oso gutxi lagundu digun hau guztia bideratzeko, gu ibili behar izan gara haien atzetik plenoan onartutakoa gogoratuz” erakusketaren arduradunaren ustez

18 Ikustaldiak
Partekatu: