Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Iritziak

Urdulizeko ospitaleari buruzko solasaldia irratian

2016 apirila 7 Iruzkinik ez
sopela urduliz ospitalea

sopela urduliz ospitalea

Gaur (apirilak 7) SER irrati kateak solasaldi interesgarria emititu du Urdulizeko ospitaleaz. Solasaldian plataformako kideek hartu dute parte, Sopela eta Urdulizeko hainbat bizilagunek, sindikatuen ordezkariak eta EHBildu eta DBTU zinegotziek.

SER irratiko esatariak esan duenez Osakidetza eta Sopela eta Urdulizeko alkateak ere gonbidatuak izan dira solasaldian parte hartzeko, baina uko egin diote gonbidapenari.

Solasaldia 30 minutukoa izan da eta gaztelaniaz entzun daiteke SER katearen web orrian: Vecinos y vecinas de Uribe Kosta muy preocupados

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

814 langabetu Sopelan

2016 apirila 7 Iruzkinik ez
Sopela langabezia

Sopela langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2016. urtearen lehen hiruhilabetekoaren bukaeran, martxoaren amaieran alegia, gure errian 814 langabetu zeuden.

Langabezia gorantz

Datu hauek gezurtatzen dute Eusko Jaurlaritzak jakinarazten dituen ikuspegi positiboak, hain zuzen ere, 2015. urtearen bukaeran (abenduaren 31n) Sopelan 765 langabetu zeuden, eta kopuru hau etengabe handitu da 2016an zehar:  urtarrilean 781 langabetu, otsailean 793 eta orain 814 langabetu.

Kontratazio prekarioa

Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2016ko martxoan 232 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 13 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 9 bakarrik bihurtu dira behin betikoak.

Azken urteetako eboluzioa
2008ren amaieran, krisiaren hasieran nolabait esateko, 561 langabetu zeuden Sopelan
2009n: 726
2010ean: 749
2011n: 788
2012an: 902
2013an: 889
2014an: 854
2015ean:765

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira. (SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) Komikia Tasiorena da GARA egunkarian

101 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kirolak

Kronika: Moraza 1-2 Ugeraga A eta Ugeraga B 0-0 Arraiz

2016 apirila 7 Iruzkinik ez
Ugeraga

UgeragaMoraza 1-2 Ugeraga

Domeka honetan, kategoriako lehenengoa eta azkenengoaren arteko partidua ikusi da Artxanda futbol zelaian. Norbaitek partidu erraza espero bazuen Sopelako taldearentzat ez daki nolakoa den kirol hau. Ugeragak hiru puntu garrantzitsu eroan ditu Sopelarantz eta igoerako helburua lortzeko azkenengo pausoa falta zaio.

Lehenengo zatiko lehenengo minutuetan Ugeraga intentsitate barik sartu zen partiduan. Hogeigarren minutuan, epaileak bigarren txartel horia atara zion Ugeragako jokalari bati, hau kanporatuz. Jokalari gitxiago bategaz Sopelako taldea hobeto jokatzen hasi zen gol aukerak sortuz. Horrela ba, hogeita hamargarren minutuan Ugeraga markagailuan aurreratu zen falta baten ondorioz. Golatik minutu gitxira, hogeita hamabosgarren minutuan, Ugeragak korner baten ostean 0-2koa jarri zuen markagailuan. Emaitza honegaz eta zelaian ikusten zenagaz bazirudien Ugeragak partidua kontrolatua zeukala nahiaz eta jokalari gitxiago bat euki. Hala ere berrogeigarren minutuan Morazak 1-2koa jarri zuen markagailuan partidua estutuz. Emaitza honegaz atsedenaldira ailegatu zen partidua.

Bigarren zatian azkenengo minutuetara arte partidua bide beretik joan zen, Morazak hamaika jokalariekaz baloiaren jabetza zeukan eta Ugeragak hamar jokalariekaz kontraerasoak bilatzen zituen. Morazaren baloiaren jabetza antzua zen gol aukera asko sortu ez baitzituelako, bestalde Sopelako taldeak kontraerasoan min asko egiten zuen nahiz eta markagailuko diferentziak ez areagotu. Azkeneko minutuetan Moraza saiatu zen berdinketaren gola sartzen baina ez zuen lortu. Horrela ba, epaileak amaiera adierazi zuen eta hiru puntuak Sopelarantz joan ziren.

104 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 432 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 426 ikustaldi
  • No es sólo Sopela, toda Uribe Kosta es una zona arqueológica muy importante 410 ikustaldi

Sopela.net