Batzarra zinegotziekin

Sopelako EHBilduko zinegotziekin batzarra irekia

Batzarra zinegotziekin

 

Sopelako EHBilduk batzarra irekia antolatu du asteazkenean, martxoak 9, Kurtzioko Kultur Etxean 19:00etan.

Batzarrean zinegotziak izango dira Sopelan gaurkotasun handia duten zenbait gai aztertzeko, informatzeko eta herritarron iritzia kontuan hartzeko.

Gaien artean 2016. urteko aurrekontuekin gertatutakoa, Urdulizeko ospitalerako sarrera eta Jauregizar Plazaren egokitzapenerako proposamena aztertuko da.

Batzarra irekia da, “herritar guztiak gonbidaturik daude” eta aukera zabala egonga da guztion iritzia eta ekarpenak egiteko, baita bestelako gaiak ere mahairatzeko.

189 Ikustaldiak
Partekatu: