askapena

Askapenako auzipetuak, absolbituta

askapenaEspainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu auzipetutako Askapenako bost kideak: Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Gamboa. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen “talde terrorista” batekin elkarlanean aritzea leporatuta, baina epaileak ez du halakorik berresten duen frogarik aurkitu: “Ez dago ETAk Askapenari zuzendutako zuzeneko agindurik, ez eta haren erantzun mezurik ere”.

Gabi Basañez “sopeloztarra”
Askapena-ko kideen artean Gabi Basañez dago, Sopelarekin harreman handia duena hainbat urtetan gure herrian bizi izan delako eta herriko kultur eta euskararen aldeko mugimenduetan gogor egin baitu lan. Gainera, sopela.net agerkari digital honetan ere noizbehinkako kolaborazioak egin ditu.

Sopelatik oso aspaldiko elkartasuna
Bost lagun hauek 2010ean atxilotu zituzten lehen aldiz, eta jadanik une hartan, 2010eko azaroko plenoan hain zuzen, Sopelako Udal Osoko Bilkurak Gabi eta Askapenako beste kideen askatasuna aldarrikatu zuen sumario horren zentzugabekeria salatuz.

Orain dela 5 urteko proposizio horrek garai hartako udalean ordezkaritza zuten ANV, EA, Ezker Batua eta Sopela Los Verdes babesarekin egin zuen aurrera (PNV abstenitu zen, eta PSE eta PP kontra bozkatu zuten). Proposizioak gaur egun gaurkotasun osoa du, horregatik merezi du gogoraraztea testu hartan esandako zenbait baieztapen: “Gabi Basañezen eta bere kideen lan publikoa, zilegia eta demokratikoa ez daiteke delitutzat har, beraz hauen askatasuna eskatzen dugu… …Udal Bilkura honek, Gabiren askatusuna eskatzeko eta errepresioa etetearen beharra eskatzeko azaroaren 28an  burutuko den manifestazioarekin bat egiten du eta Sopelako herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen die…  …Erabaki hauek Gabiren familiari helarazteaz gain, Espainiako eta Frantziako barne Ministerioari eta Gobernu Lehendakaritzei helaraziko zaizkie…

37 Ikustaldiak
Partekatu: