sinadura

Urdulizeko ospitalearen sarbideak direla eta sinadura bilketa

sinaduraSopelako SUSAN Elkarteak (Sopela-Urdulizko Saihesbidea, Noizko?) sinadura bilketa bati ekin dio change.org – sare sozialaren bidez.

SUSAN Sopela eta Urdulizeko lotura politikorik gabeko auzokideen elkartea da, eta arduratuta daude Urdulizeko ospitalearen irekierak sortuko duen trafiko gehikuntzarekin Sopelan eta Urdulizen.

SUSAN elkarteak ez du kuestionatzen ospitalearen irekiera; sinadura bilketa honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiari ospitalerainoko sarbideen eta errepideen egokitzapena eskatzen dio herrien guneko trafikoa murriztu dadin. Ospitale honek 197.000 biztanleri zerbitzua eskainiko diola aintzat hartuz, SUSANek ospitalearen irekiaren aurrean orain arte egon den instituzioen utzikeria eta axolagabekeria salatzen du bizilagunen bizi-kalitate baldintzak kaskartuko direlako: trafikoaren gehikuntza, airearen kutsadura, dezibelioen gehikuntza, aparkalekuen murrizketa, eta hori guztia haur kopuru oso altua duten herrietan…

Sinatzeko interesik baduzu eta gai honetaz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen

 

186 Ikustaldiak
Partekatu: