militarrak

Espainiako Ejertzitoa berriro ere Sopelan eta Uribe Kostan.

militarrak

 

Espainiako ejertzitoa berriro ere ibili zen atzo (hilak 20) Sopelatik eta Uribe Kostako hainbat herritatik: Algorta, Barrika, Gorliz… Ez da lehenengo aldia armadak “herritarron borondatearen gainetik inposizioaren erakustaldi bat egiten duela” gure herrian eta eskualdean.

Aurreko maniobrak 2014ko uztailaren 7an izan ziren eta une hartako Sopelako udal Gobernuaren taldeak (EHBildu) gaitzetsi zituen maniobra horiek, kexa helarazi zion Defentsa Ministeriora eta Jon Iñarritu Amaiurrreko diputatuak hainbat galdera erregistratu zituen Madrilgo Kongresuan gertatutakoa errefuxatuz.

Datorren astean plenoa izango da Sopelan eta EHBilduk galdetuko dio oraingo Gobernuari (PNVri) ea kexaren bat helarazi dion Defentsa Ministeriora; hori ezean, mozioa aurkeztuko du. Argazkian militarrak Sopelmarren atzo.

23 Ikustaldiak
Partekatu: