Mundu osoko sopeloztarrak

Mundu osoko sopeloztarrakAste honetan (2015eko abenduaren 12an) EUSTAT-ek (Euskal Estatistika Erakundea) argitaratu ditu atzerriko biztanleen kopurua EAEn.

Sopelako atzerritarren datuak

Sopela.net-ek Sopelari dagozkion atzerritarren datuak bilatu ditu:

Sopelak, osotara 12.401biztanle ditu eta hauetariko 9.974 bizkaian jaio dira, 150 gipuzkoan eta 86 araban. Nafarroako datuak, edo iparraldekoak ez dira era berezituan agertzen, Nafarrokoak Estatu Espainolean sartzen dira, eta iparraldekoak gainontzeko Europakoetan). EUSTATen datuen arabera, 11.940 lagun Estatu Espainolean jaioak dira eta 461 “atzerrian”.

Hona hemen atzerrian jaiotako sopeloztarren datuak:

  • Ekialdeko Europan jaioak: 56
  • Gainontzeko Europan: 92
  • Magreben: 12
  • Gainontzeko Afrikan: 8
  • Hego Amerikan: 201
  • Gainontzeko Amerikan: 47
  • Asia eta Ozeanian      45
Oharra: lurraldeen taldeak EUSTAT-ek egindakoak dira, eta estatistika 2015eko urtarrilaren 1eko datuetan oinarritzen da. (EUSTAT: Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, lugar de nacimiento y periodo)
175 Ikustaldiak
Partekatu: