Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak, eta ekainekoak argitaratu genuenetik etengabe egin du gora langabetuen kopurua.

816 langabetu

816 sopeloztar zeuden langabezian irailaren amaieran SEPEk (Servicio de Empleo Publico Estatal) emandako datuen arabera. Gogoan har dezagun ekaineko datuak argitaratu genuenean 780 herritar zeudela langabezian. Geroztik, langabetuen kopurua hazi egin da: uztailean 783, abuztuan 810 eta esan dugun bezalaxe, irailean 816. Argi dago udan sortu ohi den garaiko lanak ez duela inolako eraginik izan gurean, eta hainbat arduradun politikoek barra-barra darabiltzaten argudio “baikorrek” ez dutela inolako oinarririk.

Emakume gehiago

Langabeziak eragin gehiago du emakumeen artean: langabetuen artean 456 emakume dira eta 360 gizonak. Adin tarteari dagokionez,  41 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 395 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, 380 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. (Adin tarte hauek SEPEk ezartzen ditu)

Honen moduko artikuluak:

Langabezia 2014. Urtearen bukaeran

Langabezia 2015. Urteko lehen hiruhilekoan

Langabezia 2015. Urteko bigarren hiruhilekoan

187 Ikustaldiak
Partekatu: