artaldea

Urbiatik Uribe Kostara: “Akabuko Martxea”

artaldeaAtzo (irailak 8) Zegamatik abiatu zen 250 buruko artaldea datorren astelehenean, hilak 12, Getxora heltzeko. Garai batean egiten zen bidea errepikatuz, negua heltzean eta Urbiako larra altu eta hotzetatik aldenduz, hainbat artzainek ekartzen zuten artaldea Uribe Kostako landa epelagoetaraino, hain zuzen ere, azken aldian Mikel Etxezarreta artzainak egin zuen 1982an.

Oraingo honetan Mikel Etxezarretak berregingo du bidea bost egunetan: lehenengo egunean Urbiatik Otxandiora arteko bidea egingo dute, bigarrenean Artauneraino (Dima) helduko dira, hirugarrenean Larrabetzura, laugarrenean Barrikara eta bosgarrenean Getxora.

Bide hau berregitean dokumental bat grabatuko da “Akabuko Martxea”  Fredi Paiaren eta Aitor Gisasolaren eskutik. Ibilbidean andoni Egañak ere hartuko du parte.

Gure eskualdetik, Sopelatik:

Igande gaua, hilak 11, Barrikan, Kurtziomendin, pasatuko du artaldeak eta hurrengo goizeko 7tan abiatuko da Getxorantz kostako bidea jarraituz, itsas labarren gainetik. Horrela, 10:00etan Barinatxe gaineko bunkerra parean ibiliko da, 11:00etan Dilizko Koartel militar zaharrean, eta 14:00etan Telletxen

18 Ikustaldiak
Partekatu: