40 urte

40 urte

 

Irailaren 27an bete ziren 40 urte erregimen frankistaren azken fusilamenduetatik: Juan Paredes Manot (Txiki), Ángel Otaegui, José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz.

Urteurren hau gogoan, Meñakoz Kultur Elkarteak hitzaldia antolatu du Sopelan, urriaren 9an 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean “borrokalari guztiak, biktima guztiak” izenpean.

Hitzaldian hartuko dute parte: Diego Paredes (Txikiren anaia), Martxelo Alvarez (ahaztuak) eta Txamba Payes (el Salvadorreko abeslaria)

178 Ikustaldiak
Partekatu: